2023 IRUDIKA EGONALDIEN ERAKUSKETA

2023 IRUDIKA EGONALDIEN ERAKUSKETA

Erakusketan ikusgai dago 2023ko Egonaldietan egindako lana. Artista parte- hartzaileak izan dira: Dani Scharf, ilustrazio kategorian, eta Blanca A. Izuzquiza, animazio kategorian. Martxoaren 1etik maiatzaren 12ra bitartean biak aritu dira lanean Frantziako Citè Internationale de la Bande Dessinée d’Angoulême zentroan, Mexikoko Casa del Autor de Zapopán etxean eta Bilbaoarte Fundazioan

Erakusketa zabalik egongo da Vital Fundazioaren Kordoi Etxean (Aiztogile kalea 24) maiatzaren 29ra arte. Sarrera dohainik da.

Egunkari formatua erabilita, Scharfek hainbat gairi buruzko albisteak ilustratzen ditu: errenta unibertsala, klima aldaketa, migrazioak, genero-berdintasuna, etab. Guztira 20 orrialde orijinal dira, ikusgai egongo direnak Uruguaiko ilustratzaile horren lan-prozesu osoarekin batera. Bere aldetik, Blanca A. Izuzquizak animaziozko film labur bat erakutsiko d u , “¿En qué piensas?” deitua. e t a nerabezaroko osasun mentalaren arazoan murgiltzen gaituena. Animazioa digitalki egina dago, baina aretoan bere fotograma batzuk erakutsiko dira, bai eta lan-prozesuaren zatiak eta Izuzquizaren lan-koadernoak. Blancak orobat egin ditu itsasgarri batzuk sarri erabiltzen diren hitzekin eta buztinezko figurak. Denak ikusi ahal izango dira erakusketan. Testuak ere jarriko dira lanen testuingurua azaltzeko.

Erakusketan ikusgai e g o n g o dira, baita ere, Irudika nazioarteko topaketaren zazpigarren edizioaren promozioa egiteko erabiliko diren kartel ofiziala eta animazioa. Bi lan horiek egonaldian sortuak dira, kartela Dani Scharfek egin du eta animazioa Blanca A. Izuzquizak. Lan horiek Irudika ekitaldiaren irudia izango dira, eta ibilbide luzea izango dute o s o formatu desberdinetan: komunikabideetan, publizitate euskarrietan, sare sozialetan, etab.

Share Button