EUSKAL IRUDIGILEAK 20 URTE

EUSKAL IRUDIGILEAK 20 URTE

EUSKAL IRUDIGILEAK 20 URTE Iruñan

Erakusketak bere lehen etapari amaiera emango dio eta OTSAILAREN 2tik MARTXOAREN 31ra bitartean, Zitadelan, Mistoen Pabiloian, ikusi ahal izango da. Iruñera heltzearekin batera, erakusketak bere helburu nagusia bete du, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Guadalajaran (Mexiko) izan ondoren. “EUSKAL IRUDIGILEAK 20 URTE” erakusketak 170 bazkideetako bakoitza irudikatzen du, 50 original eta elkartearen ibilbidearen mugarri nagusietako irudiekin batera, orain arte, Euskal Irudigileak elkarteak bere bi hamarkadetan egin duen erakusketa handiena izanik.

Irekiera OTSAILAK 2, ostirala, arratsaldeko 19:00etan izango da.
Gainera, erakusketarako prestatutako programazioaren barruan, MARTXOAREN 22an, 18:30ean, “LA ILUSTRACIÓN NAVARRA HOY/ ILUSTRAZIO NAFARRA GAUR EGUN” hitzaldia emango da, Idoia Iribertegui, Concha Pasamar eta Mikel Santos “Belatz” ilustratzaileak bertan direla, Kike Infamek moderatuta.

Share Button