Bueltan dira Euskal Irudigileen elkarteko solasaldiak. Datorren maiatzaren 11n, osteguna, Elena Ciordiarekin hitz egingo dugu oraingoan. Nola erabiltzen duen akuarelak bere lanean, bere liburuez, (`Baginen. Euskal Herriko historia emakumeen bitartez, Bilbo, Ibilaldi bat akuarelaz´ , …) eta ilustrazioa argitalpen-eremutik kanpoko beste formatu batzuetan aplikatzeko moduari buruz.
Solasaldia a_erren (Unibertsitate Etorb, 2, 48007 Bilbo) izango da eta bertan bere lanaren eta autoedizioko proiektuen originalak ikusi ahal izango ditugu.
Etortzekoa bazara baieztatu [email protected] helbidean, antolaketa errazteko