Aurrera doaz Euskal Irudigileak Elkarteak antolatutako solasaldiak, eta aldi honetan Ainara Azpiazuren (“Axpi”) unibertsora hurbilduko gara.
Ainara Azpiazuk (Hernani, 1980), ilustrazio eta komikigintza arloetan sei urtez profesionalki aritu ondoren, “ARS IN FABULA. MASTER IN ILLUSTRAZIONE PER LA EDITORIA” masterra egin zuen Italian 2012/2013 ikasturtean. Komikiak toki handia hartzen du bere ibilbidean, eta maiz egiten ditu kolaborazioak Axpi ezizenarekin. Ilustrazioak eta komikiak egiten ditu gehienbat, baina prestakuntza ere eskaintzen du bere jaioterrian, Hernanin. Argitaletxeekin egiten duen lanean ez ezik, Ainarak bertsalititate handia erakusten du orobat aldizkarietan, erakusketetan, egunkarietan eta muraletan, zeintzuetan ageri den bere konpromisoa ilustrazioarekin eta bere gizartearekin.
Solasaldian bere lan garrantzitsuenetako batzuk ikusiko ditugu eta jakingo dugu nola egin zituen.
Irailaren 30ean izango da, arratsaldeko 18:00etan, Elkar dendan (Fermin Calbeton, 21. Donostia).
Zuen zain egongo gara!!