Ane Arzelus, Donostian jaiotako artista da 1993an. Ilustrazioa eta haur narratibaz gain, hainbat sektoretan mugitzen da, eta horren adierazle da bere ibilbidea. Aneren obra komunikazio bisualaren eremuan kokatzen da, eta ilustrazioa eta diseinuaren arteko loturak bilatzen ditu bere jardunean. Argitaratu duen lehenengo liburua (Hitzen iruditegia, 2019) 2020ko Selected jaialdian hautatua izan zen eta obra kreatiboenaren saria eskuratu zuen I. Artista Liburuen Donostia Sarian.
Kike Infamek gidatutako solasaldi honetan Arzelusen ibilbidea ezagutzeko aukera izango dugu, baita diseinuaren eta ilustrazioaren munduak nola uztartzen dituen jakiteko aukera ere.