Larunbata abenduak 16 – 10:30 Euskalduna – 0A Aretoa
EUSKAL IRUDIGILEEN solasaldia Kike Infameren eskutik, Eli Azurmendi, Rafa Elorza eta Cesar Llagunorekin. Komikiaren artea mendiarekin eta naturarekin lotuta. Historiak, anekdotak, bitxikeriak, lan egiteko, marrazteko eta paseatzeko moduak, mendia modu artistikoan interpretatzeko bidea ematen dutenak. Kike Infame diseinatzaile grafikoa, marrazkilaria eta komikiaren teorikoa da, Eli Azurmendi eta Rafa Elorza “HARRI, ORRI, ARkatz” eskalada krokisen erakusketako arduradun nagusietako bi eta ilustrazioen hornitzaileak dira, eta César Llaguno “Everest: todo un pueblo en la cumbre”, “Hermanos Iñurrategi: un latido en la montaña” eta “Andres Espinosa: solo y libre” komikien ilustratzaile.