Datorren asteartean, hilaren 18ean euskarazko saioei hasiera emateko Maite Gurrutxaga irudigilea izango dugu gure artean. Gure ogibide honetaz, baita prekarietateaz, gure lanarekiko dugun maitasunaz eta beste hamaika kontuz arituko gara Euskal Irudigileak YouTube kanalean zuzenean, arratsaldeko 19etan.