Aurrera doaz Euskal Irudigileak Elkarteak antolatutako solasaldiak, eta aldi honetan Mikel Antero animatzaile, irakasle, ilustratzaile eta istoriogilearekin arituko gara.
Mikel Anterok Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. KunstHal-en lan egin du, Irungo goi mailako diseinu eta animazio eskolan. Errealizadore bezala aritu da eta ekoizpen osteko lanak ere egin ditu PAUSOKA edo EL TERRAT bezalako ekoizpen-etxeentzat. Gero bere enpresa sortu zuen: UNDO animotion.
Irakaskuntza-lanaz gain, komiki-proiektuak ere egin ditu, hala nola, Gaztezulok editatutako Lami, bidaiaren hasiera. Solasaldian ezagutuko dugu bere ibilbidea eta bere lan-esparru desberdinak, hasi irakaskuntzatik eta animazioraino. Datorren maiatzaren 24an izango da, 19:30ean, Komikigunean (Errege Katolikoen Kalea, 16, Donostia).
Zuen zain egongo gara!