Aurrera doaz Euskal Irudigileak Elkarteak antolatutako hitzaldiak, eta aldi honetan Susanna Martínen unibertsora hurbilduko gara.
Susanna Martínek Isabel Franc-en Alicia en un mundo real nobela grafikoarekin debutatu zuen. Superazio pertsonalean oinarritutako istorio horrek belaunaldi desberdinetako irakurleak gatibatu ditu. Bere hurrengo lana –Sonrisas de Bombay– Jaume Sanllorente idazlearen izen bereko eleberriaren egokitzapen bat izan zen, non Sanllorentek sortutako erakundearen istorioa kontatzen den. Gero, berriro Isabel Francekin elkarlanean, Sansamba egin zuen, Senegaleko herriaren errealitatea hurbiltzen digun lana. Horrekin batera, koordinazio-zereginetan aritu zen Enjambre bilduma kolektiboan, bertatik bertara erakusteko gure herrian argitaratzen duten emakumezko autoreen aniztasuna. Eskuartean duen lan berriarekin batera, hainbat ilustrazio eta komiki enkargu egiten ditu.
Tertulian bere ibilbidea errepasatuko dugu. Hitzaldia maiatzaren 5ean izango da, arratsaldeko 18:30ean, Joker liburu-dendan (Euskalduna 7, Bilbo)