Badatoz berriro Euskal Irudigileen solasaldiak, aldi honetan egungo ilustratzaile kezkatuenetako batekin: Rocio Araya. Bilbon jaioa 1982an, Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Hezkuntzako Master bat egin zuen 2010ean. Ilustratzaile autodidakta, bere prestakuntza sakontzeko hainbat ikastaro egin ditu Violeta Lopíz, Roger Olmos eta Rotraut Susan Berner bezalako ilustratzaileekin.
Solasaldian bere ibilbidea aztertuko dugu eta begirada bat emango diegu argitaratu dituen lanei: Pájaros en la cabeza, Un cuento edo Una historia verdadera: El cuento de los guisantes.
Solasaldia apirilaren 27an izango da, 19:30ean, ANTI liburudendan (Maiatzaren Biko Kalea, 2, Bilbo).