Euskal Irudigileen Elkarteak antolaturiko solasaldien barruan, aurtengo Durangoko Azokako kartelaren egilearekin elkarrizketan arituko da Arrate Rodrigez.
58. Durangoko Azokaren irudia Ximon Agirrek (Hernani, 1994) egin du.
Kartel honetarako errealitate birtualarekin landutako hiru dimentsioko irudi sakona sortu du. “Hasieratik argi nuen 3Dn lan egin nahi nuela, gero mundu horren barruan sartu ahal izateko, eta errealitate birtualaren bidez modelatu nahi nuen, askatasun gehiago edukitzeko”, esplikatu du Agirrek. Kolore alai eta saturatuekin, Durangoko Azokaren festa izaera bistaratzeko helburuarekin. “Kartelaren ideia nagusia mundu propio bat sortzea izan da, azokaren elementuak (liburuak, musika, bideogintza, teknologia berriak…) pertsonaia fantastikoekin uztartuz”.
Abenduak 6
17:00 – 18:00
Talaia-Durangoko Museoa
Durangoko azoka, abenduaren 6tik 10era bitartean izango da.