Donostia 2016ren egoitzaren irekiera dela eta, hiriak auzoetan hasi eta Donostia 2016ren egoitza berrian (Easo kaleko Suhiltzaile-etxe zaharrean) amaituko den festa handi bat ospatuko du. Hau da Aiete auzotik antolatu den ibilbide kulturala:
11:00: “Ilustrazioak In Vivo”. Aitziber Alonso, Eider Eibar (ilustratzaileak); Juan Kruz Igerabide (idazlea) eta Iban Nikolay (Didgeridoo jotzailea). Aiete kultur etxea.
12:00: “Txarlot eta Mila irudiak”. Jokin Mitxelena (ilustratzailea); Miren Gojenola (aktorea) eta Garazi Esnaola (akordeoi jotzailea). Otxanda parkea (Munto).
17:30. “Txarlot eta Mila irudiak”. Jokin Mitxelena (ilustratzailea); Miren Gojenola (aktorea) eta Garazi Esnaola (akordeoi jotzailea). Koldo Mitxelena.