Berriak

Maite dut – Lorena Martinez Oronoz

Maite dut – Lorena Martinez Oronoz

Lorena Martinez Oronoz gure bazkidearen MAITE DUT olerki ilustratuko proiektu erakusketa Arteka liburu-dendan (Artekale 20, Durango – Bizkaia), 2014ko Abendua – 2015ko Urtarrila. + info: Maite dut Liburua

ERAKUSKETAK GETXON

ERAKUSKETAK GETXON

Areetako Glass kafetegian “JALIGRAFÍA”,  JALI Erromoko Jai Alai kafetegian, “FANGO”, JON JUÁREZ Bizkaia zubian, “ALVAROSCOPIO”, ALVARO ORTEGA

XIII. GETXOko KOMIKI AZOKA

XIII. GETXOko KOMIKI AZOKA

“2014ko azaroaren 21ean, 22an eta 23an Areetako (Getxo, Bizkaia) Geltokia plazako karpan. Guneak erakusketa eremua, tailerrak, ekitaldi-aretoa eta argitaletxe, saltoki, erakunde, fanzine… eta komikiaren munduarekin lotutako edozein sektorerentzako merkataritza-esparrua bilduko ditu. Azokaren ordutegia honako hau izango da: Goizez, 11:00etatik 14:30etara. Arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara (igandean, 20:00etara arte) Iturria eta info gehiago hemen.

Komikigunea

Komikigunea

“Komikiaren mundua kontsultatzeko eta ikertzeko gune bat da, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak sortua eta Donostiako Errege-Erregina Katolikoen kalean kokatua. Komikiguneak Luis Gascaren bilduma hartzen du abiapuntutzat, eta barruan biltzen ditu komikiak, pulp aldizkariak, fanzineak, jatorrizko obra grafikoa, filmak, komikiari buruzko ikerketak eta abar. Aldez aurretik ordua eskatu beharreko dokumentazio zentro gisa sortua da, eta komikiaren munduko ikertzaileari […]

Ortzadar-Rekalde Komiki Lehiaketaren (KMK) IV. edizioa

Ortzadar-Rekalde Komiki Lehiaketaren (KMK) IV. edizioa

Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketaren (KMK) laugarren edizioa da aurtengoa, eta hasierako helburuari eusten dio oraindik ere: ilustratzaileen lana sustatu, bultzatu eta zabaltzea. Aurtengo irabazlea A Coruñako Uxía Larrosa Villanueva da. Artista hauek finalista geratu dira, eta haien lanak Rekalde Aretoan erakutsiko dira abenduaren 6ra arte: Juan Antonio Zubeldia (Tolosa, 1969), ‘Joxemielen urtebetetzea’ lanarekin; Alai Zubimendi (Hernani, 1976), […]

EUSKADI LITERATURA SARIAK 2014

EUSKADI LITERATURA SARIAK 2014

Maite Gurrutxagak (Amezketa, 1983) “Habiak” lanean egindako lanagatik merezi izan du, epaimahaiaren arabera, 18.000 euroko saria. “Ilustratzailearen gaitasun narratibo eta adierazkor izugarria” goraipatu dute saria emateko arduradunek; “lan poetiko eta intimista honetan istorioa marrazkiek eraikitzen dute”, azalpenaren arabera. “Abiadura handiko trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharraren eta, Balkanetako gerra atzean utzita, […]

Miguel Angel Giner Bou eta Paco Roca Bilboko Barrean

Miguel Angel Giner Bou eta Paco Roca Bilboko Barrean

Topaketa publiko honetan parte hartuko dute Paco Roca, Miguel Ángel Giner  (APIVeko presidentea)eta Zinnia Quirós ilustratzaileek, eta bertan aurkeztuko da ere ‘Bizitzaz beteriko binetak: Marrazkilariak on tour’ proiektua. Kanpaina horren bitartez, Intermon Oxfam GKEak helburu du herritarrek pobreziaren aurkako borrokan esku har dezatela, komikia bezalako lengoaia berriez baliatuta. Egile parte-hartzaile guztiek, arkatzak eta koadernoak besapean […]

2014ko Ilustrazio Sari Nazionala

2014ko Ilustrazio Sari Nazionala

José Ramón Sánchezeri  (Santander, 1936) eman diote  gaur 2014ko Ilustrazio Sari Nazionala.

Komiki tailerra

Komiki tailerra

Rober Garayren eskutik Basauriko Arizko Dorretxean – Arte Aretoan Urriaren 25tik Abenduaren 20rarte, larunbatak 11:00-13:00. 10 eta 20 urte arteko gazteentzat. Informazio gehiago: POZOKOETXE KULTUR ETXEA – T 944 666 395

SUDOR DE SOL komikiaren argitalpena laister

SUDOR DE SOL komikiaren argitalpena laister

Matak eta Harriet-ek (gidoilaria) egindako seriea, Frantzian orain dela urte batzuk Glenat-ek argitaratu zituen bost tomotan. Oraingo honetan bakarrean kaleratuko da. Azaroan salgai izando da Ponent Mon-en eskutik. + info