Berriak

BASAURI KOMIK 2013

2013ko Udaberriko ekitaldiak: – Martxoaren 31n GANORABAKO KOMIKI LEHIAKETAn parte hartzeko epea amaitzen da. – Martxoaren 6an 19:00etan ARIZKO DORRETXEAn hitzaldia: ROBER GARAY: ” DEL COMIC ARTE BRUTO” moderatzailea: INFAME & Co. – Apirilaren 28an BASAURI KOMIK AZOKA (bigarren eskuko, okasio, bildumazaleen eta auto-argiratutako komiki azoka) ARIZKO DORRETXEAN. – Maiatzaren 2tik 30era POZOKOETXE KULTUR ETXEAn erakusketa:”GANORABAKO […]

Compostela Nazioarteko VI. Sariaren Deialdia

Santiago de Compostelako Udalaren Hezkuntza Departamentuak, Kalandraka argitaletxearekin batean, album irudidunak egiteko ”COMPOSTELA” nazioarteko VI. Sarirako deia egiten du. Lanak aurkezteko epea 2013ko martxoaren 1ean itxiko da. Oinarriak hemen

AOI Ilustrazio Sariak 2013

Britaniar Ilustratzaile Elkarteak (AOI) urteroko lehiaketa ospatuko du eta  aurten lehenengo aldiz nazioarte eremura zabaltzen da. Somerset House terrazan, zortzi kategoria bakoitzeko(Publizitatea, liburuak, Umeentzako liburuak, diseñua, komunikazio erabide berriak, edizioa, norbankoaren sustapena eta talentu berriak) dagozkien urre, zilar eta brontze sariak emango zaizkie. 2013.ko otsailaren 28an epea bukatzen da. Informazio gehiago hemen.

HAURRENDAKO ALBUNAK SORTZEKO ETXEPARE LITERATUR SARIAK 2013

Etxepare sariaren VII. ediziorako lanak aurkezteko epea 2013ko maiatzaren 31an itxiko da . Nafarroako Udal eta Euskara Zerbitzuek antolatzen dute Pamiela argitaletxearen laguntzarekin Sari honetara haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztu ahalko dira eta proposamenak albumaren ezaugarriak izango ditu: hau da, osagarriak diren irudi eta testu laburren bitartez, hari narratiboa duen istorio bat kontatuko du. Sari […]

Ekitaldia «Liburu digital ilustratua»

XI Getxoko Komiki Azoka

Getxoko XI. Komiki Azoka 2012ko azaroaren 23an, 24an eta 25ean Areetako (Getxo, Bizkaia) Geltokia plazako karpan. Azokaren ordutegia honako hau izango da: Goizez, 11.00etatik 14:30etara. Arratsaldez, 17.00etatik 21:00etara.

“Fuera [de] Margen” aldizkariaren aurkezpena Zuloan

“Fuera[de] Margen” aldizkaria Zuloa Irudian izango da datorren 21ean, asteazkena, arratsaldeko 19:30etan. Aurkezpena Pantalia Gestión de Ideas taldeak eta Antonio Altarribaren, idazle, gidoilari, teorialari eta Komiki Sari Nazionalarekin eskutik izango da. Informazio gehiago hemen

Javier Olivaresen Mintegirako Beken esleipena

2012ko Urriaren 31ko ebazpena Deialdirako eskaerak, esandakoaren arabera, behin aztertuak eta balioztatuak, Bekak hurrengo eskatzailei emango zaiela jakinarazten du Euskal irudigileak: Yolanda Mosquera Ruth Juan Cintia Alonso Nuria Benitez Jon Angulo Sergio González Nereida Trelis Unai Zoco Bekari uko eginez gero, onuraduna ondorengo ordena jarraituz izango lirateke: Marta Mayo Itziar San Vicente

Euskal Literatur Sariak 2012

Iban Barrenetxea eta Sara Morante gure bazkideak 2012ko Euskadi Literatur Sarietan Irabazle izan dira. Iban Barrenetxea (Elgoibar, 1973) Haur eta Gazte Literatura arloan “El cuento del carpintero” (A buen paso) libururagatik, eta Sara Morante (Torrelavega, 1976) Ilustrazio arloan “La flor roja” (Nevsky Prospects) liburuagatik. Sarien ematea Azaroaren 13an izango da Bilbon. Zorionak bioi!

Joxe Azurmendik jasoko du 2012ko “dabilen elea” saria

Joxe Azurmendi Euskal Herriko pentsalari emankor eta erudituenetakoak jasoko du aurten dabilen elea saria, euskal liburugintzaren inguruko bost elkartek urtero eman ohi dutena: Euskal Editoreen Elkarteak (EEE), Euskal Idazleen Elkarteak (EIE), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE), Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkarteak eta Euskal Irudigileak. Liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion errekonozimendu […]