BIKO-TEKA. ILUSTRAZIO ETA NARRAZIOGINTZA TAILERRA

BIKO-TEKA. ILUSTRAZIO ETA NARRAZIOGINTZA TAILERRA

Iruñeko Udalak Galtzagorri elkartearekin lankidetzan “BIKO-TEKA” liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerraren hirugarren edizioa burutuko du Iruñean 2020ko urtarrilaren 28tik otsailaren 1era. Tailerraren xede nagusia haurrentzako euskarazko liburu grafiko edo album ilustratu berriak sortzeko akuilu izatea da.

Lau egun eta erdiko tailerra Iruñeko Descalzos Kaleko Igogailuaren ondoko udal aretoan (56. Zenbakia, 2. solairua) egingo da. 37 ordu iraungo ditu. 2019ko abenduaren 20an  da beharrezko dokumentazioa bidaltzeko azken eguna. Argibide gehiago eta izen- ematea:GALTZAGORRI ELKATEA

T.943 471 487

Share Button