Donostiako Cristina Enea Jauregian BOTANIKA EMAKUME ILUSTRATZAILEAK erakusketa ikusgai Martxoaren 24tik ekainaren 11ra .
Erakusketan, 1.600 ilustratzaile zientifiko botanikoen lana aurkituko duzue. Gaur egungo ilustratzaile zientifiko botanikoen artean, Ana Madinabeitia, Izaskun Alberdi eta Amaia Torres aurkituko dituzue, baita Vega Asensio koordinatzailea eta Bea Alonso ere, azken bi hauek Euskal Irudigilelak elkarteko bazkideak.
“Botanika emakume-ilustratzaileak” XVII. mendetik gaur egunera arte emakume botanikako ilustratzaile zientifikoen lana erakusten duen erakusketa da, artearen, zientziaren eta generoaren arteko harremanak azalduz.
Lan botanikoen berrehun erreprodukzio baino gehiago aurkeztu dira hainbat formatutan, hala nola marrazkietan, grabatuetan, argazkietan, eskulturetan, margolanetan eta liburuetan. Erakusketa honek zientziaren hedapen-prozesuetan parte hartu duten emakumeen kopurua azpimarratzen du. Irudi horiek aztertzea dokumentazio iturri interesgarria da ilustrazio-teknikek zientziaren historiarekin batera izan duten bilakaera ulertzeko, baina, batez ere, emakumeak historian zehar mundu zientifikoan nola sartu diren ulertzeko.