Ilustrazioak sortzeko prozesuei diru-laguntzak: album ilustratuak, komikiak eta eleberri grafikoak
Zabalik dago eskaerak aurkezteko epea (2017/09/12-2017/10/11) Ilustrazioak sortzeko prozesuei diru-laguntzak: album ilustratuak (2017) Ilustrazioak sortzeko prozesuei diru-laguntzak: komikiak eta eleberri grafikoak (2017)
Beken ebazpena Raul Ariasen ilustrazio mintegirako
Erabakia, 2017ko iralaren 12a Deialdi honetara aurkeztutako eskaerak aztertu eta balioztatu ondoren, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak eraketa bekak, hurrengo eskatzaleei ematen zaizkiela jakin arazte du: Jesús Sotés Alexandre Fernández Iratxe Gonzalez Angel Remirez de Ganuza Nerea Marquez Eva Hidalgo Maria Tébar Maria Jouandon Isaac González Natalia Albéniz Bekari uko egitekotan, onuradunak, orden hau jarraituz, honako […]
Irudi Sorkuntza 2017/2018
Aurten dirulaguntza deialdi berria irekiko da Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan: IRUDI SORKUNTZA (2017/2018). Segur aski irailean argitaratuko da Buletinean, eta hilabeteko epea izango da eskaerak aurkezteko. Dokumentu honetan informazioa aurreratzen dizuegu. info+
2017 Etxepare Saria
Ainara Azpiazu Aduriz Euskal Irudigileko bazkidea eta Paula Estévez Del Diego egileek irabazi dute 2017ko Etxepare saria ARRAROA albumarekin. Etxepare sarian 26 lan aurkeztu dira. Lan irabazlea: Haur batek gaurko gizartearen aniztasunari erreparatzen dio bere etxeko leihotik. Neskatoak hamabi egoera bitxi aurkezten dizkigu eta modu sinple bezain grafikoan egiten du auzokide bakoitzaren argazkia, biñeta gisa, topikoei ihesi, […]
2017 Junceda Sariak
Kataluniako ilustratzaileen elkarteak (APIC) ematen dituen aurtengo Junceda sarietarako hautatuak hemen eta bideoa ere ikusgai.
Peru Abarka 2017: Saria eman gabe
Aurtengo Peru Abarka lehiaketaren saria eman gabe utzi da, epaimahaiaren ustez, proposamen interesgarriak aurkeztu diren arren, zenbaitzuk gai eta ikuspegiz berritzaileak benetan, hizkuntzari eta kontakizunaren egituratzeari dagokionean, behar besteko zuzentasuna agertu ez dutelako. Beraz hau da edizio honen amaiera, ilustratzaileen lehiaketa bertan behera geratzen da. Informazio gehiagorako sakatu HEMEN.
JUUL 2017 – HAUTESKUNDE LITERARIOEN EMAITZAK
Apirilean ikastoletan JUUL hauteskunde literarioen 19. edizioa ospatu zen, 17.000 boto-emaile baino gehiago izan dira Euskal Herriko ikastoletan. Hona hemen emaitzak botoen kontaketa egin ondoren. Link honetan era konprimituan honako informazioa duzue: – Liburu eta ilustratzaile hautatuenak – Eguneko partaidetza-datuak – Argazki gutxi batzuk Zorionak hautatuenak izan diren idazleei eta ilustratzaileei!
EUSKADI LITERATURA-SARIAK 2017
2016ean argitaratutako liburuak Modalitateak 1.- Euskarazko literatura: 18.000 euro + 4.000 euro saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada. 2.- Gaztelaniazko literatura: 18.000 euro + 4.000 euro saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada. 3.- Euskarazko haur eta gazte literatura: 18.000 euro + 4.000 euro saritutako lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada. 4.- Euskarazko literatura […]
VALLADOLID ILUSTRANDO 2017
Aurten Valladolid Ilustrando, Nazioarteko Ilustratzaileen Topaketa, ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitartean egingo dira, Valladoliden dagoen LAVA- Laboratorio de las Artesen. Hainbat jarduera antolatuta dituzte.
Bratislavako Biurtekora
Aitziber Alonso, Leire Salaberria, Jokin Mitxelena, Maite Gurrutxaga eta Eider Eibarren lanak hautatu ditu OEPLIk, Espainiako Estatuko beste 11 ilustratzaileenekin batera bi urtean behin egiten den Bratislavako Biurtekora aurkezteko. Ospe handia duen Haur eta gazte liburuen ilustrazioen nazioarteko erakusketa hau Eslovakiako Errepublikako Kultura Ministerioak, UNESCOren Eslovakiako Batzordeak eta BIBIANAk (Haurrentzako Artearen Nazioarteko Etxeak) antolatzen dute. […]
