Lehiaketak / Sariak

Peru Abarka 2013

Peru Abarka 2013

Leire Salaberriak irabazi du Peru Abarka album lehiaketako ilustratzaile lehiaketa. Ekhiñe Egiguren donostiarrek idatzitako “Pashimina Gorria” testuari jarriko dio ilustrazioak. Liburua urrian argitaratuko da Mezulari argitaletxearen eskutik.

Ilustrazio Lehiaketa

Ilustrazio Lehiaketa

Teknologia berrien gaineko umore grafikoari buruzko nazioarteko 2013ko “Hermes” lehiaketa-bi urtez behingo lehiaketa,  XII. edizioa. Oinarriak hemen.

Destino Haur-Literatura Saria Apel-les Mestres 2013

Destino Haur-Literatura Saria Apel-les Mestres 2013

Destino Argitaletxeak eta Antena 3 Fundazioak Apel-les literatura ilustratuaren XXXIII.en lehiaketa deialdia argitaratu dute. Proposamenak aurkezteko azken eguna 2013ko Iralaren 16an bukatzen da. Oinarriak hemen kontsulta daitezke.

Euskadi Literatura-Sariak 2013

Euskadi literatura-sariak hainbat modalitatetan ematen dira, eta aurreko urtean, hau da 2012an argitaratutako literatura lanen kalitatea saritzen dute, horrela literaturaren alorreko idazle, itzultzaile eta ilustratzaileen sorkuntza sustatzeko. Zortzi modalitateetan banatzen dira: Euskarazko literatura; gaztelaniazko literatura; euskarazko haur eta gazte literatura; gaztelaniazko haur eta gazte literatura; euskarazko literatura itzulpena; literatura lanaren ilustrazioa; euskarazko saiakera eta gaztelaniazko […]

Marraz(i)oak V

Marraz(i)oak V

Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Marraz(i)Oak-en bosgarren edizioa antolatu du, “Baztertuak. Album mutuak sortzeko tailerra” lelopean. Irailaren 16tik 19ra egingo dira topaketok Artelekun. Aurtengo edizioan Harkaitz Cano eta Ignasi Blanch arituko dira irakasle lanetan. Tailer intentsibo honetan album mutuak sortzeko teknikak ikasi eta arakatuko dira. Bazterketa modu berriekin zerikusia duten 8 album mutu sortu […]

Peru Abarka 2013

Peru Abarka 2013

Peru Abarka 2013 Ilustratzaileentzako epea zabalik, lanak ekainaren 21a arte aurkezteko denbora izango dute. Album lehiaketa bitan banatzen da, lehenengo narrazioen txanda izaten da eta behin narrazio irabazlea aukeratutakoan, ilustratzaileon txanda hasten da. Aurtengo irabaslea Ekhiñe Egigurenen “Pashmina gorria” izan da. Hemen oinarriak Hemen ilustratu beharreko ipuina

A la Orilla del Viento liburu ilustratuaren XVII. Lehiaketa

Kultura Ekonomikoaren Funtsak “A la orilla del viento” liburu ilustratuaren XVII. lehiaketa iragartzen du, gaztelaniazko albun argitaragabekoentzako. Epea 2012ko abuztuaren 30ean bukatzen da. Kontsultatu oinarriak hemen.

EurHope lehiaketa, etorkizuneko irudiak

Epea 2013ko Apirilaren 2an bukatzen da. Informazio gehiago hemen.

BASAURI KOMIK 2013

2013ko Udaberriko ekitaldiak: – Martxoaren 31n GANORABAKO KOMIKI LEHIAKETAn parte hartzeko epea amaitzen da. – Martxoaren 6an 19:00etan ARIZKO DORRETXEAn hitzaldia: ROBER GARAY: ” DEL COMIC ARTE BRUTO” moderatzailea: INFAME & Co. – Apirilaren 28an BASAURI KOMIK AZOKA (bigarren eskuko, okasio, bildumazaleen eta auto-argiratutako komiki azoka) ARIZKO DORRETXEAN. – Maiatzaren 2tik 30era POZOKOETXE KULTUR ETXEAn erakusketa:”GANORABAKO […]

Compostela Nazioarteko VI. Sariaren Deialdia

Santiago de Compostelako Udalaren Hezkuntza Departamentuak, Kalandraka argitaletxearekin batean, album irudidunak egiteko ”COMPOSTELA” nazioarteko VI. Sarirako deia egiten du. Lanak aurkezteko epea 2013ko martxoaren 1ean itxiko da. Oinarriak hemen