EUSKAL ILUSTRATZAILEENTZAKO DEIALDIA CHEJOV VS SHAKESPEARE PROIEKTURAKO AZALA SORTZEKO
EUSKAL ILUSTRATZAILEENTZAKO DEIALDIA CHEJOV VS SHAKESPEARE PROIEKTURAKO AZALA SORTZEKO 2019. urtean zehar Etxepare Euskal Institutuak “Scotland goes Basque” izeneko programa gauzatuko du Eskozian, bertan euskal kultura eta euskara ezagutaratzeko helburuarekin. Egitarau horretan baitan euskal sortzaileek parte-hartze berezia izango dute Edinburgoko Nazioarteko Liburu Jaialdian, eta horren baitan aurkeztuko dute Chejov vs. Shakespeare proiektuaren edizio berria. Chejov […]
IRUDI SORKUNTZA 2019
IRUDI SORKUNTZA (2019) Dirulaguntzen deialdia argitaratu da EHAAn. Bi lerro daude: 15.000 euroko 4 laguntza komiki bat edo nobela grafiko baten ilustrazioak sortzeko. OINARRIAK 15.000 euroko 3 laguntza irudidun album edo liburu baten ilustrazioak sortzeko.OINARRIAK Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 8an itxiko da.
BRATISLAVAKO BIENALA 2019
Bratislavako Bienala haur eta gazteentzako liburuen ilustrazioen nazioarteko erakusketa ospetsua da, Eslovakiako Errepublikaren Kultura Ministerioak, UNESCOren Eslovakiako Batzordeak eta Haurrentzako Artearen Nazioarteko Etxeak antolatuta. Irailean eta urrian egiten da. Jatorrizko lanak erakusteaz gain, haur eta gazteentzako liburuen ilustrazioan adituak diren pertsonekin nazioarteko sinposioa ere egiten da. 2019ko Biurtekoan parte hartzeko asmoa izanez gero, honakoa egin […]
2019 Etxepare Saria
2019ko Etxepare Saria haurrentzako album ilustratuak sortzeko. Sari honetara haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztu ahal izanen dira. Proposamenak albumaren ezaugarriak izanen ditu; hau da, osagarriak diren irudi eta testu laburren bitartez, hari narratiboa duen istorio bat kontatuko du. Originalak aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 10an, ostiralean, itxiko da 2018ko Etxepare Sariaren oinarriak
2019 I komiki eta nobela grafiko Bruguera saria
Penguin Random House-k, Bruguera den argitaratze-taldeak, bere urteroko sariaren lehen deialdia kaleratzen du. Lan irabazleak Bruguera argitaratze-zigiluan argitaratuko da eta 12.000 euroko saria jasoko du. Epea 2019/05/31 Bruguera Argitaletxeko egoitzara. OINARRIAK
World Illustration Award 2019 (AOI)
Zabalik honezkero Britana Handiko Ilustratzaileen Elkarteak (AOI), nazioarteko irudigilei zunzendutako 2019 Worl Illustration Award deialdia. Izen handiko lehiaketa hau irudigile profesionalentzako eta talentu berriei bideratuta dago. Lanak aurkezteko epea 2019ko Urtarrilaren 31an amaitzen da
Yolanda Mosquera irabazle Euskadi Literatura Sarietan, ilustrazioen alorrean
Gure bazkidea Yolanda Mosquerak (Amurrio, 1973) aurtengo Literatura Lanaren Ilustrazioaren saria jaso du, La pequeña Roque (Guy de Maupassanten) liburu ilustratuari esker. Mosquerak marrazkiak testuarekin uztartzeko izan duen abilezia azpimarratu du epaimahaiak. “Ilustrazioaren tratamendua eta dotorezia nabarmentzen dira, istorioaren gogortasunaren beste muturrean”, azaldu dute Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, “era horretan, narrazioko intriga uneoro mantentzen duen irudi-testu irakurketa […]
Maria Rius Camps, 2018 Ilustrazio Sari Nazionala
Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala Maria Rius ilustratzaile katalanak jasoko du. Saria ematerakoan, epaimahaikideek azpimarra jarri diote Riusen ibilbide luzeari. Halaber, bere obrak denboraren muga gainditzen duela, bere ilustrazioen izaera barea dela eta ilustratzaileen kolektiboarekiko inplikazioa nabarmendu dituzte.
Kultur sormena bultzatzeko diru-laguntzak
Aurten berriro Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren KULTURA SORKUNTZA (18/19) dirulaguntzen deialdiaren barruan literatura arloan bi modalitate izango dira: – Euskaraz idatzitako gazte literatura – Euskaraz idatzitako Ipuinak eta eleberri motzak Modalitate bakoitzean 8.000 euroko 5 dirulaguntzak emango dira mota horietako testuak idazteko. Eskaerak aurkezteko azken eguna uztailaren 2a izango da.
Compostela Saria
Santiago de Compostelako Udalaren Hezkuntza eta Hiritartasun Departamentuak, Irakurzaletasuna sustatzeko XVIII. Kanpainaren barrenean eta Kalandraka argitaletxearekin batean, album irudidunak egiteko “COMPOSTELA” nazioarteko XI. Sarirako deia egiten du. OINARRIAK Lan originalak aurkezteko epea 2018ko maiatzaren 14an maitzen da
