Doako bideo-jokoen munduko lehenengo campusa Gasteizen

Doako bideo-jokoen munduko lehenengo campusa Gasteizen

Free-to-play (F2P) bideo-jokoak garatzeko munduko campusa egingo da Gasteizen uztailaren 16tik urriaren 5era bitartean, Artium museoan. Doako jokoak dira ekitaldiaren oinarria, Candy Crash Sagakoak esate baterako, alegia, eta sektore horretako adituek laguntza emango diete partaideei euren proiektuek merkaturatuak izateko aukerak izan ditzaten.
Ekimena Eusko Jaurlaritzak bultzatu du, Euskadin bideo-jokoen sektoreko enpresak biltzen dituen Basquegame elkartearen bidez, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntza jaso ditu.
Bi adituk koordinatuko Free-to-play (F2P) bideo-jokoen munduko lehenengo campus-azeratzailea; Jon Beltrán de Herediak eta Raúl Herrerok, hain zuzen. Hiru hilabete iraungo duen ekitaldiak nazioarte mailako adituak ere hartuko ditu; Joony Koo aitzindaria, Amir Rajan eta Andrés Tallos, besteak beste. Hirurak egongo dira partaideen proiektuak aholkatzen.
Sei taldek osatuko dute campusa, eta bakoitzak, gehienez ere, hiru kide izango ditu. Campus honetan parte hartu nahi dutenek eskaera bidali behar dute, f2pcampus.com webgunearen bidez, eta eskari guztien artean hautaketa egingo dute, baina merkatuan bideragarritasun handiena duten proiektuek aukera gehiago izango dituzte, antolatzaileen arabera.
Softwarea garatzen aditua den Jon Beltrán de Herediak campusaren garrantzia nabarmendu du, batetik, Gasteiz bideo-jokoen munduan kokatzeko balioko baitu, eta, bestetik, sektorea Euskadin bultzatzeko.

Share Button