ELKARLANA GETXOKO KOMIKI AZOKAREKIN

ELKARLANA GETXOKO KOMIKI AZOKAREKIN
Aurten ere, duela 20 urtez bezala, Getxoko Komikiaren Aretoarekin elkarlanean arituko gara hainbat jarduerarekin:

HITZALDIA
LARUNBATA (11:30). BIDAIATU GUREKIN. Euskal ilustrazioak gero eta presentzia handiagoa du nazioartean,  bekak eta egoitzak gure sortzaileen proiektuak errealitate bihurtzeko modu bihurtu dira. Amaia Arrazola, Higinia Garay eta Sandra Garayoaren bidaia hauetaz arituko gara. Moderatzailea: Kike Infame


TAILERRAK
IGANDEKO TAILERRAK (6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat):
  • KOMIKIAREN HASTAPENEI BURUZKO TAILERRA (Eusk)
    (11: 00-14: 00/17: 00-19: 00): Amaia Ballesterosekin (euskaraz)
  • ANIMALI FANTASTIKOAK (11:00-12:00): Ikasi animali berriak sortzen Amaia Arrazolaren eskutik.
  • NIRE LEHEN KOMIKIAK (12:00-13:00) Pedro Cifuentesek historia modu dibertigarrian kontatzea lortu du komikiaren bidez. Tailerrean sortzaile handi bihurtzeko lehen urratsak ematen erakutsiko digu.
  • DINOSAUROAK ETA HEROIAK (13:00-14:00) Natacha Bustosek, Moon Girl eta Dinosaurio Diabolikoaren sortzaileak eta Saloiko kartelaren egileak, gure pertsonaiak sortzen erakusten digu.
  • KAWAII MASKARAK (17:00-18:00). Kawaii japoniar adjektibo bat da, ‘maitagarri’ gisa itzul daitekeena. Natalia Albenizek maskara samurrena egiten erakusten die txikienei.
  • HOBEKUNTZAK (18:00-19:00) Elisabeth Pérez Fernándezekin, gustuko ez ditugun gauzak aztertuko ditugu, mundu ideal bat marrazteko pankarta baten bidez. Paseatzera aterako gara pankarta ilustratuarekin.

Share Button