Euskal Irudigileak Getxoko Komiki Azokan 2022

Euskal Irudigileak Getxoko Komiki Azokan 2022

Beste urte batez, Getxoko Komiki Azoka eta Euskal Irudigileak, Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionala arteko lankidetzak aurrera jarraitzen du, komikiaren zuzendaritza berriei buruz hitz eginez eta adin guztietako beharrak asetzera bideratutako tailerren bidez, URRIAREN 1 LARUNBATA ETA 2 IGANDEAN .

LARUNBATEAN. MAHAI-INGURUA
Komikiaren mundua norabide askotan hedatzen da. Euskarriek eta kontatzeko moduek bizi diren garaiko aldaketei eta ikuspegiei aurre egin behar izaten diete. Mahai-inguruaren bidez, beste errealitate batzuk ingurunera nola hurbiltzen diren hausnartuko da (eta beste errealitate batzuetara ingurunea nola hurbiltzen den). Jatorria Instagramen duen 72 kilo egilea, literaturatik datorren Sara Morante eta  Susanna Martín. Moderatzaile lanetan: Kike Infame.

IGANDEAN: TAILERRAK
ADIN GUZTIENTZAT
Komikiaren hastapenei buruzko tailerra
Amaia Ballesteros (11:00-14:30 / 17:00-20:00)
Egun osoan zehar, haurrek Amaia Ballesterosen tailerrera joateko aukera izango dute, marrazkia hobetzeko eta komiki hobeaK lortzeko aholkuak emango dizkie.

6-12 URTE
Jeinu txikia
Álvaro Órizekin (11:00-12:00)
Bere azken komikian (haurrentzat egindako lehenengoa) kontatzen diren istorioak oinarritzat hartuta (jeinu txikia eta shatranj –en irteera), tailer honetako partaideek irudiak marraztuko dituzte, sormena erabiliko dute eta istorioak binetetan kontatzen dibertituko dira, egilearekin tarte bat partekatuz, non beren irudimena elkarrekin askatuko duten.

Super patata
Artur Laperlarekin (12:00-13:00)
Super Max ilehori, indartsu, harroputz, egozentriko eta handiustea da. Bere etsairik handienak, Malévolo doktoreak, denbora eman du izpi patatizatzaileak jaurtitzen dituen makina bat sortzen, eta gure super gizon ausarta PATATA bihurtzen du!!.
Egileak bere Super Patata eta bere komiki propioa sortzen irakatsiko die datozen txiki guztiei.

Zer ote da!
Belatzekin (13:00-14:00)
Belatzek etb3rekin Ene Kantak Margolan atalean parte hartu du, eta bertan garatzen duen marrazkiak zer istorio kontatzen digun asmatzea proposatzen zaigu. Berarekin familia osoa harritzeko moduko pertsonaia dibertigarriak marrazten ikasiko duzu.
Belatzek urte luzez kolaboratu du Kukuxumuxurekin eta Luzio Urtubiaren bizitzari buruzko El tesoro de Lucio izeneko eleberri grafikoa egin du.

10-16 URTE
Mural-Ink
Detalleres-ekin (17: 00-18: 30)
Paretetan esku hartzeko eta hiria esnatzeko hainbat teknika lantzen dituen sormen-tailerra. Hainbat tresna eta euskarrirekin Banaka egingo ditugun jarduerak, pieza guztiekin lankidetza-horma bat sortzeko. Tipografiak, letteringa, onomatopeiak, bokadiloakk, stentzila, estanpazioa eta esperimentazio asko. Gure tailerreko osagaiak eta gainera inspiratzeko liburu eta komikiak ere izango ditugu.

Cosplay eta antzerkia.
Pernan Goñirekin (18:30-20:00)
Manga komikia, pertsonaien mozorroen kodeekin (Cosplay), adin horietako pertsonek gehien aukeratzen duten komikiaren munduko adierazpen kulturala da, dibertigarria eta koloretsua delako. Tailer honetan pixka bat harago joatea planteatzen dugu: istorio berriak sortzeko komikiak erabiltzea, ezagutzen dituztenak birnahastuz, eta baita interpretatuz, antzeztuz (antzerki-inprobisazioa).

 

Share Button