EUSKAL ILUSTRAZIOA KOLONBIAN
Euskal Irudigileak elkarteak Kolonbiara bidaiatuko du lau bazkiderekin, euskal ilustrazioa ordezkatzeko CASATINTA elkarteak FIL BOGOTÁ ekitaldiaren barruan antolatzen duen ILUSTROPÍA-Ilustrazioaren Nazioarteko Jaialdian. Askotariko jarduerak eskainiko dira, hala nola marrazkigintza txangoak, kontzertu ilustratuak, hiru eguneko tailerrak profesionalentzat, elkarrizketa ilustratuak edo haurrentzako tailerrak.
Han izango dira Asier Iturralde “Gastón”, Raisa Alava, Ruth Juan eta Elisabeth Pérez Fernández, ilustrazioko pertsonaia ezagunen ondoan, hala nola ISOL, Abril Castillo eta beste hainbat.
Gainera, CASA TRAGALUZ-ek eta Medellineko TRAGALUZ editorialak gonbita egin dio IRUDIKAri parte har dezan publikoarentzat zabalik egongo den tailer-hitzaldi batean; ilustratzaileek ilustratzaileentzat antolatutako tailer-hitzaldi horrek hizpide hartuko du kultur kudeaketa.