Egileek euren egitasmo pertsonalak ahalik eta modurik hoberenean sor ditzaten helburuz, bi lehiaketa sortu ditugu, bat irudigintza eremukoa (epea 2017.eko abenduaren 30an amaitzen da) eta bestea animaziokoa (zarratuta, saritua, Fernando Vázquez , Buenos Aires. Colibrí animazioarekin).
Biak sarituko dira Euskadi eta Angouleme arteko egoitza artistikoz. Gasteizko eta aipatu frantziar hiriaren arteko anaitasunari eta Euskal Irudigileak Bilbao arterekin duen harreman estuari esker, IRUDIKA 2018ren irudikapen eta saritutako artistaren egitasmo pertsonala sortzeko ere, 2 hilabetetik 3 hilabetera bitarteko egoitza artistikoak egitea begitandu zitzaigun.
Gainera, material gastuak gure lepo izango dira, eta irabazlea 1000 €-z saritua izango da.