IRUDIKA2026 – EGONALDI ARTISTIKOAK

IRUDIKA2026 – EGONALDI ARTISTIKOAK

URRIAREN 1era arte zabalik egongo da Irudika Egonaldiak 2026 deialdia. Bi modalitateak dira: Ilustrazioa eta animazioa.

Deialdiak pertsona bat hautatuko du kategoria bakoitzerako, eta egonaldi bat ahalbidetuko du Angoulême (Frantzia), Guadalajara (Méxiko), Zapopan (Méxiko) eta Bilboko (Espainia) sorkuntza-guneetan, martxoaren 7etik maiatzaren 24ra bitartean. Egonaldi artistikoari amaiera emateko erakusketa bat egingo da Gasteizen.

Irudika egonaldiak bi kategoria desberdin ditu, ilustrazioa eta animazioa. Batetik, nazioarteko ilustrazio kategorian hautatutako pertsonak Irudikaren 2026. edizioko irudia sortuko du eta ilustrazio proiektu pertsonal bat garatuko du.

Bestetik, animazioko kategorian hautatutako pertsonak (deialdi nazionala), animazioko proiektu pertsonal bat eta 20 eta 60 segundo tarteko pieza bat garatuko du, Irudikako 2026ren promozio-bideo gisa erabiliko dena.

Hautatutako egoiliarrek 2.150€ gordineko zuzkidura ekonomikoa izango dute. 1.000€ egile- eskubide gisa, animazioa eta kartela lagatzeagatik. Beste 1000€ Euskadi-Angouleme bidaia- poltsa, mantenu eta material dieta gisa. Ilustratzaileek, gainera, La Maison des Auteurs, Irudika/F.Bilbaoarte eta Zapopaneko Egilearen Etxeak finantzatutako ostatuak izango dituzte. Euskal Irudigileak elkarteak 150€ emango ditu egoitzetako hasieran solasaldian parte hartzeagatik.

Egonaldiei Gasteizen egingo den erakusketaren inaugurazioaz eta Irudikaren promozio-kartel eta -klip animatua aurkezpenaz amaiera emango zaie.

OINARRIAK

Share Button