“Munstroek pixa egiten dute ohean” albumarekin irabazi dute aurtengo Etxepare Haur Literatura Saria Jokin Mitxelena irudigileak (Donostia, 1962) eta Pello Añorga idazleak (Oiartzun, 1956).
Hasieran «lerroz lerro puzten doan beldurra» amaieran «barre algara eta lasaitasun» bihurtzen dela nabarmendu du epaimahaiak.
Saria, Nafarroako hainbat udalek eta Mankomunitateko Euskara Zerbitzuek, Pamiela argitaletxearen laguntzarekin antolatzen dute. Bigarrenengo aldia da irabazten dutela oraingo honetan.