JOSEBA LARRATXE IRABAZLE 2023KO EUSKADI LITERATURA SARIETAN, ILUSTRAZIO ALORREAN.

JOSEBA LARRATXE IRABAZLE 2023KO EUSKADI LITERATURA SARIETAN, ILUSTRAZIO ALORREAN.

Joseba Larretxek, Josevisky (Irun, 1985)  jasoko du aurtengo Euskadi Literatura saria, Literatur Lanaren Ilustrazioaren kategorian.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak gaur goizean eman ditu ezagutzera Euskadi Literatura sarietako aurtengo lehen hiru irabazleen izenak. Donostiako San Telmo Museoan egin den ekitaldian jakinarazi ditu sailburuak Euskarazko Literatura, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Literatur Lanaren ilustrazioa modalitateetako 2023ko irabazleak: Arantxa Urretabizkaia, Azken Etxea (Pamiela); Patxi Zubizarreta, Zerria (Erein); eta Joseba Larratxe, Ni ez naiz Mikel Laboa (Elkar).

Joseba Larratxeren Ni ez naiz Mikel Laboa lanaren inguruan epaimahaiak uste du oso ondo landutako eta ebatzitako lana dela eta hori erabilitako sekuentziazioan islatzen dela. Maite Mutuberriak, Maria Carmen Fernandezek, Jose Carlos Torrek, Miren Asiaienk eta Jose Antonio Morleseinek osotutako epaimahaiak honako hau gaineratu du Larratxeren lanaz: “Proposamen fresko eta oroigarria, erreferentzia eta sinbolismo kulturalen asko jasotzen dituen obra konplexua da, baina irakurketa arina du. Mikel Laboaren musikaren erritmoa eta ikusizko interpretazioa nabarmentzen dira, baita ikuspegi desberdinen presentzia ere, hainbat irakurketa geruzarekin”.

Aurtengo Euskadi Literatura sariak banatzeko ekitaldia azaroaren 15ean egingo da, Getxoko Muxikebarri Zentroan.

ZORIONAK!!!

Share Button