IRAILAK 28, LARUNBATA
• 11:15 Mahai-inguruaIlustrazioa eta komikia adimen artifizial sortzailearen aurrean
Maitane Valdecantos, Kike Infame eta Jon Juárez
Moderatzailea: Patricia Millán.Adimen artifizial sortzailea marrazkilarien errealitatea aldatzen ari da. Teknologia horren gorakada sortzaileen lanetik elikatzen da. Hitzaldia honen bidez, AA sortzaileak jabetza intelektualaren eskubideak urratzen dituela eta egileok egoera hau saihesteko zer neurri har ditzakegun ikusiko dugu.
Maitane Valdecanto: Audens abokatu-bulegoko bazkidea da 2019tik, eta jabetza intelektualaren, ikus-entzunezko zuzenbidearen eta adimen artifizialaren arloetan dihardu.
Kike Infame: FADIPeko eta Euskal Irudigileak, Estatu mailako irudigile Elkarte Profesionalen presidentea da, eta bere egile lana hedabidearen dibulgazioarekin uztartzen du.
Jon Juarez: Bere ibilbidean zehar ilustrazio, komiki eta animazioan egin du lan. Egile urduria, inguruneaz eta etorkizun berriak sortzeko dituen aukerez hausnartzen du etengabe.IRAILAK 29, IGANDEA
TAIERRAK
Taierrak (kontrakoa adierazi ezean) 6 eta 12 urte bitarteko publikoari zuzenduak dira.
• 11:00-14:00/17:00-19:00
——————
KOMIKIAREN HASTAPENEI BURUZKO TAILERRA (Eusk)
• 11:00-14:00/17:00-19:00. Amaia Ballesteros
Amaia Ballesteros Publiko guztiei zuzenduta.Lan ezberdinak eramango nituzke aurkezpen txiki bat egiteko edo tailerra
girotzeko eta apaintzeko (komikiak, ilustrazioak, kartelen bat…). Posible bada, batzuk paretetan edo leihoetan jarriko genituzke.
-Ideiak: Komikiari buruzko marrazki handi bat egin genezake guztion artean margozteko edo komiki bat gidoi batean oinarrituta,
baina bakoitzak bere erara bukatuz.
-Adin guztietarako tailerra, edonor etor daiteke gurekin marraztera.
NIRE LEHENENGO PERTSONAIAK
• 11:00-12:00 Álex Orbe
Aurtengo edizioko kartelaren egilea, hogeita hamar urte baino gehiagoko ibilbidea duen egile polifazetikoa da. Tailerraren bidez, txikienekin beren esperientziak partekatuko ditu eta lehen pertsonaiak sortzeko jarraibideak emango dizkie.
Pertsonaiak dira gure istorioetako aktoreak, eta garrantzitsua da erraz bereizteko eta ezagutzeko modukoak izatea. Gure sorkuntzei grafikoki funtzionatuko duen nortasuna emateko ariketa praktiko errazak proposatuko dizkigu.
EGUZKITAN DAUDEN LETXUGEN SINFONIA
• 12:00-13:00 Andrea Ganuza
Imajina dezakezu nolakoa izango litzateke zure bizitza kalabaza bat bazina? Zer gertatuko litzateke zure abentura bakarra eguzkia hartzea, euria jasotzea eta fotosintesia egitea balitz? Gai al zara letxuga protagonista duen istorio bat asmatzeko? Zein dira zurbeltz batek bizi ditzakeen abenturarik handienak?
Komiki lantegi honetan, ezohikoak diren pertsonaiak protagonista dituzten istorio bikainak asmatzera jolastuko dugu, gure ikuspuntua eta ahotsa landareen mundura, haien legeetara eta erritmoetara eramanez, eta folio bakar batekin fanzine sinple bat egiten ikasiko dugu, gure istorioak gure lagunekin partekatu ahal izateko.
STORY CUBE.SORTU ZURE ISTORIOA! (Eusk)
• 13:00-14:00 Lucia Bonilla
Narratzaile dadoak erabilita komikiak sortuko ditugu haurren sormena eta narrazio trebetasunak sustatzeko helburuarekin. Lortutako irudietan oinarrituta sortuko dute euren istorioa. Komikia paperezko orrietan marrazten hasiko dira. Bineta antolaketan eta euren istorioa modu bisuealean nola kontatu pentsatzera animatuko zaie.
GETXO ABISALA
• 17:00-18:30 Nagore Txintxurreta
Iraupena: ordu eta erdi.
Gure arrain abisalekin itsas hondoa irudikatuko dugu mural kolektibo batean. Horretarako, collagearen teknika erabiliko dugu.
Horma-irudiaren oinarria urdin ilunez (ia beltzez) margotutako euskarri zurruna izango da. Euskarri horretan, parte-hartzaile bakoitzak tailerrean sortzen dituen elementuak itsatsiko ditu.
ILUSTRAMATON
• 17:00-19:00 Álex F
Publiko guztiei zuzendua.Iraupena: 2 ordu.
Bi ordu hauetan zehar nahi duten pertsonen erretratu azkarrak egingo dira doan (erretratu bakoitzak, bataz beste, 2 edo 3 minutan egiten dira, beraz, 60 erretratu inguru egingo dira guztira). Erretratatua izan den pertsona erretratuaren irudia eta oroitzapen ona eramango ditu.
Ekintza egiteko, mahai bat eta aulki pare bat behar dira.
|