LANKIDETZA GETXOKO KOMIKI AZOKAREKIN

Screenshot

Beste urte batez, Getxoko komiki azokan parte hartuko dugu, aretoarekin lankidetza indartzeko hitzaldi, tailerrak egongo dira, eta profesionalentzako jarduera berri batekin: Portafolioen berrikuspena, Luis Martinez, Norma argitaletxeko editorearekin.

Jarduera guztiak Erromo Kultur Etxean (Santa Eugenia Plaza) egingo dira.

 

 

 

LARUNBATA 4  MAHAI-INGURUA 

12:15 Ongi gaude? Komikiaren eta ilustrazioaren sektorearen egoera.
Nola egiten digu kalte IA sortzailea agertzeak? Zer onura dakarte laguntzek? Euskal komikigintzaren unerik onena al da? Nola eragiten dio gure osasun mentalari testuinguruak eta sare sozialekiko esposizioak?

Partaideak : RAISA ALAVA – MAITE GURRUTXAGA – ÁLEX ORBE. Moderatzailea: KIKE INFAME.


PORTAFOLIOEN BERRIKUSPENA (Luis Martínez Norma Editorial) Igandea, urriak 5, arratsaldez

PORTAFOLIOEN BERRIKUSPENA  profesionalei zuzendutako jarduera
Igandea, urriak 5, arratsaldez  17:00etatik 19:00etara- Aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa da.

Urriaren 1ean amitzen da epea
[email protected]

__

Komikigintzako profesionalei zuzendutako jarduera. Aldez aurretik izena ematea nahitaezkoa da  [email protected]. Jarduerak 15 pertsonako edukiera mugatua izango du, eta plazen esleipena eskabideak iristen diren ordenaren arabera egingo da.
Tailerrak lehenengo zati teorikoa eta bigarren zati praktikoa ditu. Lehenengoan, Luis Martínezek proiektu bat garatzeko kontuan hartu beharreko nozioak planteatuko ditu. Bigarren zatian, marrazkilariek beren proiektua erakutsiko dute txandaka gainerakoen aurrean, editoreak bakoitzaren indarguneak eta ahuleziak identifika ditzan eta elkar ikas dezaten.


IGANDEA 5 Goizez / TAILERRAK

Adina: 6>12 urte. Izen-ematea: tailerra hasi baino ordu bat lehenago Romo Kultur Etxean

Inscripción una hora antes del inicio del taller en Romo Kultur Etxea

11:00-14:00 / 17:00-19:00 Komikiaren hastapenak (Amaia Ballesteros) (eus)
11:00-12:00 Mascarada (Ruth Juan) (cas)
12:00-13:00 Euskal Mandalak (Unai González) (eus)
13:00-14:00 Creación de seres imaginarios (Asier Iturralde ‘Gastón’) (cas)

Share Button