Leire Urbeltz egilea (Iruñea, 1985) eta Euskal irudigileen elkarteko bazkidea, “Desipuindegia” izeneko lana sortu du Azokako 56. edizioarentzat. Kartel koloretsu honetan, Urbeltzek Azokako lehenengo edizioak izan ditu gogoan, baina gaur egunera ekarrita, “erronkaz beterik datorren pandemiaren osteko azoka berrasmatuz”.
Irudi moderno eta gaurkotuarekin, kartelean kulturaren plaza osatzen duten elementu ezberdinak topa daitezke (biniloak, liburuak…), “Kili Kuir” izeneko pertsonaiekin batera eta Anbotoko magalean. Egileak 60. hamarkadako iruditegiaren berrikuspena egin nahi izan du, Durangoko Azokako lehenengo edizioena, alegia, “revivalismo” ariketa eginez.
Zorionak, zoragarri geratu da kartela!