Irailaren 26tik 30ra, Artelekuk Marraz(i)oak ilustratzaile topaketa hartuko du Galtzagorri elkarteak eta Artelekuk antolatuta. Bertan, irudigintzak eta gidoigintzak -bai eleberri grafikoarenak zein album ilustratuarenak- topo egingo dute.
Irakasleak Harkaitz Cano idazle eta gidoigilea eta Ignasi Blanch Gisbert ilustratzaile eta ilustrazio irakaslea izango dira.
Honako gaiak jorratuko dituzte:
- Obra grafikoaren Edukia eta forma
- Gidoi baten eraikuntza: Genero desberdinak eta argudio tipologiak
- Pertsonaien egitura; psikologikoa eta formala
- Irudien gaineko begiradaren sintaxia
- Album ilustratu baten eraikuntza
- Hainbat teknika; marrazkia, kolorea eta adierazpena
- Irudiaren egitura album ilustratu batean
- Eleberri grafikoa
- Autoedizioa
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2016ko uztailaren 8a izango da.