MAZOKAren VII. edizioa abenduaren 16tik 18ra egingo da Gasteizko Montehermoso Kulturunean.
Mazoka, Marrazki Azokaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, Gasteizko Ilustrazio eta Marrazki Jaialdia Montehermosoko Kultur Etxeko Ur Biltegira itzuliko da aurrez aurre. Horrekin, VII. edizioan parte hartzeko deia egiten diete ilustrazio, komiki, animazio, diseinu edo arte arloetako profesionalei edo ez profesionalei.
Interesdunek urriaren 18ra arteko epea dute eskaera betetzeko eta parte hartzeko arauak onartzeko. Arau horiek www.mazoka.org webgunean daude. Deialdia amaitu ondoren, epaimahaiak erabakia hartuko du eta 40 parte-hartzaileen hautaketa argitaratuko da posta elektronikoaren, sare sozialen eta webgunearen bidez, urriaren 28an.
Eta askoz gehiago www.mazoka.org webgunean.