Ortzadar-Rekalde Komiki Lehiaketaren (KMK) IV. edizioa

Ortzadar-Rekalde Komiki Lehiaketaren (KMK) IV. edizioa

Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketaren (KMK) laugarren edizioa da aurtengoa, eta hasierako helburuari eusten dio oraindik ere: ilustratzaileen lana sustatu, bultzatu eta zabaltzea. Aurtengo irabazlea A Coruñako Uxía Larrosa Villanueva da. Artista hauek finalista geratu dira, eta haien lanak Rekalde Aretoan erakutsiko dira abenduaren 6ra arte: Juan Antonio Zubeldia (Tolosa, 1969), ‘Joxemielen urtebetetzea’ lanarekin; Alai Zubimendi (Hernani, 1976), ‘Iheslaria’ lanarekin; Piedad Ortiz de Urbina (Barakaldo, 1973), ‘Faseak’ lanarekin, eta Javier Ojuel (Donostia, 1966), `Telebista’ komikiarekin.

Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketaren IV. edizioko irabazlea eta finalistak

Irabazlea:

– ‘Pluto’. Uxia Larrosa (1993, A Coruña)

Finalistak:

– ‘Joxemielen urtebetetzea’. Juan Antonio Zubeldia (Tolosa, 1969)

– ‘Iheslaria’. Alai Zubimendi (Hernani, 1976)

– ‘Faseak’. Piedad Ortiz de Urbina (Barakaldo, 1973)

– ‘Telebista’. Javier Ojuel (Donostia, 1966)

Aurten, Antton Olariagari eman zaio ohorezko saria. Olariagak Ere, Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietarako egin ditu lanak; azken bi hamarkadetan, Kaleko, Hormasprayko y Mozorrozko komikiak sortu ditu. Lan horietako askotan, diktadura eta trantsizio garaietako gertakizunak islatu ditu. Zakilixut da haren pertsonaia ezagunena. Olariaga Iker pedagogia-taldeko kidea izan da; Gero eta Erein argitaletxetarako egin du lan, eta, beste hainbat lanen artean, Anjel Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanez eleberriaren komiki-bertsioa ilustratu du. Bere ibilbidean, sari ugari jaso ditu, besteak beste, hauek: Dabilen Elea (2008), Argia Saria (1993), Rikardo Arregi (1991)eta Ilustrazioaren Euskadi Saria (1989). Gaur, Antton Olariagak jaso du Ortzadar-Rekalde Komiki Lehiaketaren ohorezko saria; haren bidez, Olariagak berrogei urtetik gorako bere ibilbidean euskarazko ilustrazioan egin duen lana omendu nahi dugu.

Share Button