Pep Montserratek (Monistrol de Montserrat,1966) 2024ko Ilustrazio Sari Nazionala irabazi du. Epaimahairen balorazioan, ilustratzailea lanbidearentzat «erreferente eztabaidaezina» dela aipatu du.
«Esanahiak eraikitzeko duen gaitasun handia ikusizko hedapen soiletik haratago doa, ahots propio eta ezagugarri batekin», nabarmendu du epaimahaiak, eta egilearen «maisutasun teknikoa, aldakortasuna eta ilustrazio grafikoaren hainbat alorretarako irekitasuna» ere aipatu ditu.
Era berean, epaimahaiak nabarmendu du, etorkizuneko belaunaldien formakuntzarako «ekarpen eskuzabala» egin duela ilustrazioaren pedagogia «erabakigarri» baten oinarriak definituz. «Bere lanak transmititzen digun marrazkiarekiko grinaren ondorioz, Montserratek zehaztasun handia lortu du irudien bidezko narrazioan», adierazi du.
Epaimahaia
Epaimahaiburua María José Gálvez Salvador izan da, Kultura Ministerioko Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren zuzendari nagusia, eta presidenteorde gisa Almudena Hernández de la Torre Chicote, Liburua, Irakurketa eta Espainiar Letrak Sustatzeko Zuzendariordetza Nagusiko zuzendariorde ondokoa. Kide hauek aritu dira: Africa Fanlo Deu, Kataluniako Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak proposatuta; Juan Bernabeu Lleo, Valentziako Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak; María Antonia de los Ángeles Santolaya Ruiz-Clavijo, Madrilgo Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak; Diego Estebo Ortiz, Ilustrazioko Profesionalen Galiziako Elkarteak; Asier Iturralde González de Alaiza, Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak; Lluís Cadafalch Pladevall, Ilustratzaile Profesionalen Elkarteen Federazioak (FADIP); Amparo Serrano de Haro Soriano, UNO Generoko Ikasketa Zentroak (UNO).