TOUR DE FRANCEko KARTELAK ARTE EDERREN MUSEOAN

TOUR DE FRANCEko KARTELAK ARTE EDERREN MUSEOAN
Tourraren irudia hautatzeko lehiaketaren sei kartel finalistak Bilboko Arte Ederren Museoan 
Bilboko Arte Ederren Museoan daude ikusgai 2023ko Frantziako Tourraren irudia aukeratzeko lehiaketaren sei kartel finalistak. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Euskal Irudigileak Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak txirrindularitza lasterketaren kartel ofizialaren diseinua aukeratzeko egindako lehiaketaren emaitza da erakusketa.

Museoan bertan ostegun honetan egindako aurkezpenean izan dira Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Amaia Arregi Bilboko lehen alkateordea, María Altuna Lizarraga Euskal Irudigileak elkarteko presidentea, Christian Prudhomme Frantziako Tourreko zuzendaria, Miguel Zugaza museoko zuzendaria eta erakusketako kartelak egin dituzten sei ilustratzaileak: Raisa Álava, Aitor Aretxabaleta, Sandra Garayoa, Iñaki Landa, Dani Maiz eta Char-Lee Mito.

Euskal Irudigileak elkarteak munduko txirrindularitza lasterketa garrantzitsuenaren kartela aukeratzeko lehiaketa egin zuen, eta azkenean Raisa Álava ilustratzailearen kartela aukeratu zuten larunbatean Euskaditik abiatuko den Tourraren irudia.

Share Button