2017-2018 Azoka-katalogoko azala egitea

2017-2018 Azoka-katalogoko azala egitea

Euskal Irudigileak Elkartearen eta Euskal Editoreen Elkartearen arteko lankidetzarako deialdia.

2017-2018 AZOKA-KATALOGOKO AZALA EGITEA

EEE elkartea eskubide salmenten katalogoak argitaratzen ari da 2002tik hona (Eskubide Eskuragarrien Gida), bata haur-gazteen liburuena, eta beste bat helduen liburuena, Liber, Frankfurt eta Guadalajara azoketarako. Boloniarako azokara haurrena baino ez da bidaltzen.

Katalogoaren asmoa da liburuak ezagutzera ematea, beste hizkuntza batzuetarako eskubideak saltzeko. Orobat balio du argitaletxeei informazioa eskaintzeko elkarren artean harremanetan jarri daitezen. Katalogoa aldatuz joan da merkatuko joeren arabera.

Garrantzitsua iruditzen zaigu Euskal Irudigileak elkartetik deialdia egitea gure bazkideei azala egingo duen artista aukeratzeko. Aukeratuak 500€ jasoko ditu ( + – zergak) eta ilustrazio bat egin beharko du bi bertsiotan, bata haur-gazteentzat, eta bestea helduentzat. Ilustrazio bera izango da, kolore eta xehetasun aldeko aldaketa txiki batzuekin.

LANAK BIDALTZEKO EPEA: 2017ko ekainaren 12ra arte.
LAN-SARIA: 500€ (bi ilustrazioak: azala eta haren bertsioa).
AZALEN FORMATUA: 22cm luze x 16cm zabal, 300 cmyk

Lanak PDFn bidaliko dira A4 neurrian: 
1. orrialdea, Haurren bertsioa; 2. orrialdea, Helduen bertsioa; eta 3. orrialdea, egilearen fitxa, datu hauekin: izen-abizenak, jaiotze data, eta harremanetarako posta elektronikoa.

Bidali zuen lanak ekainaren 12a baino lehen helbide honetara: info@euskalirudigileak.com.
 Aukeratutako egilearekin harremanetan jarriko gara posta elektronikoz, eta Euskal Editoreen Elkartera bideratuko dugu, elkarrekin adostu ditzaten maketazioko xehetasunak. Epaia ekainaren 15ean jakinaraziko da.

PD: Bazkideoi gogoratzen dizuegu ekainaren 9ko goizean Ezohiko Batzarra egingo dugula. Ezin baduzue etorri, beste lankide bati utzi diezaiokezue zuen botoa, zuen ordez azaldu dadin.

Batzarrean azalduko dugu zein Azokatara joango garen Euskal Irudigileak bezala. Bidaia-poltsa bat jaso nahi duenak (gehienaz 600€ joan-etorrietarako, azokara sartzeko eta ostaturako, horren truke memoria bat eta material grafikoa aurkeztuta), Batzarrera ekarri beharko du ekainaren 9an pendrive bat aurkezpen batekin, edo joan nahi duen azokari buruzko txosten bat, momentuan bozkatu eta erabaki dadin bere eskaria.

Share Button