Atzo jakin genuen Mai Egurzaren heriotzaren berri tristea.
Ilustratzaile trebea, ezagutzeko pribilegioa izan genuena. Getxoko Komiki Aretorako elkartetik ateratzen genuen doako aldizkarian, balanzin 11n parte hartu zuen, Kikek gidatutako solasaldietako batean ere parte hartu zuen eta baten baino gehiagotan irudikan elkartu ginen .
Mai Egurza, Irunen jaiotako ilustratzailea. Betidanik gustatu izan zaio marraztea, eta 2006an ilustrazio ikasketak hasi zituen, modu profesionalean egin nahi zuela erabakita. 2011n liburuak ilustratzen hasi zen eta ordutik Elkar, Bromera, Dibbuks eta SM argitaletxeetan aritu da. 2014an, Zidrou gidoilari belgikarrarekin batera, “El paseo de los sueños” komikian lan egin zuen, Norma editorialak 2015ean argitaratu zuen bezala. Frantzian eta Belgikan ere merkaturatu da.
Besarkada estu bat familiari eta lagunei.