Euskadi Literatura Saria, Literatura Lanaren Ilustrazioaren kategorian, Maite Rosende (Donostia, 1991) gure bazkide maitearentzat izango da aurten
Epaimahaiak nabarmendu duenez, Traba proposamen ausarta da kolore aukeraketari eta irudien figurazioari dagokionez. Oinarrizko hiru koloreez gain, beltza eta morea erabilita, album bizia eta erritmikoa sortu du, irudi kaotikotik lasaiagora salto eginez eta lerro berezi garbi batekin. Testuak eta irudiak maisuki bat egin dute, eta liburuaren kutsu espresionista publiko guztiarentzat egokia da, zintzoa, zuzena eta bizipozerako dei egiten duena.
Maite Rosende (Donostia, 1991) jolasetik sortzen du eta gozatu egiten du bere irudiak hainbat euskarrietara eramanez. Ornamentazio-pinturan eta ilustrazioan trebatua, hainbat liburu argitaratu ditu eta hainbat sari jaso ditu. Gaur egun Donostiako Gilda sormen-estudioko kidea da.
ZORIONAK MAITE!!!!