BALA 2025- BILBOKO ARTE LIBURU AZOKA

BALA 2025- BILBOKO ARTE LIBURU AZOKA

Ohiko formatuetatik haratago, liburuaren inguruko esperimentazioan eta ikerketa artistikoan sakontzen duten edizio-moduak biltzen dituen azoka.

BALA plataforma izan nahi du euskal eremuko edizio independentearen munduan goraka doazen jardunbideentzat, euskal artista garaikideen argitalpen-lana sustatzeko (liburuak, katalogoak, autoedizioak, argitalpen originalak edo fanzineak) eta elkarrizketarako gunea sortzeko. Ildo horretan, hitzaldiak, aurkezpenak eta lantegiak antolatu dituzte, edizioaren gaitasun artistikoak eta hasieratik argitaratu arte dituen baldintzak erakuste aldera.

2025eko abenduaren 12tik 14ra-XII. Edizioa
Sarrera: Alameda Recalde, 30

Share Button