Mazoka 2025 – Gasteizko Marrazki eta Ilustrazio azoka

Mazoka 2025 – Gasteizko Marrazki eta Ilustrazio azoka

MAZOKAK jarduera-programa zabala proposatzen du, hala nola musika, erakusketak, lantegiak, hitzaldiak, itzalen antzerkia edo “Ilustramatoia”

Monterhermoso Kulturuneko Ur Biltegi zaharrean egingo da Mazokaren 2025eko edizioa abenduaren 19tik 21era bitarte. Marrazki eta Ilustrazio Azokak 10 urte bete ditu ekitaldian parte hartuko duten profesionalen lanak modu esklusiboagoan sustatzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Aurten parte hartuko duten profesionalak 30 izango dira guztira.

Montehermoso Kulturunea festaz jantziko da aurten ere, inoiz baino arrazoi gehiagorekin, abenduaren 19tik 21era bitarteko asteburuan, Arzelusen ilustrazioarekin sortutako nortasun bisualari esker. Publikoaren eta azokan zehar artea (serie mugatuak edo ilustratutako produktuak) zuzenean eta, bitartekaririk gabe, saltzen ariko diren egileen arteko zuzeneko tratua izango da arretagune nagusia, merkatuan zehar beren artea, serie mugatuak edo produktu ilustratuak zuzenean eta bitartekaririk gabe saltzen ariko baitira

Share Button