Tailer honetan, modako marrazkiaren eta ilustrazioaren gaur egungo erabilerak eta praktikak aztertuko ditugu (diseinatzaile baten sorkuntza prozesua; ehunen estanpatuen diseinurako aplikazioak; marrazkiaren praktika eta aplikazioak prentsan; eta abar).
Ikastaroa praktikoa izango da, eta parte-hartzaile bakoitzaren banakako lana modaren sektorearen beharretara moldatuko da. Tailerra Arte Ederretako edo Modako ikasle eta lizentziatuei edo eta ilustratzaile eta marrazkiarekin lan egiten duten artistei zuzendurik dago.
IZEN-EMATEA Dohain. Bidali curriculuma eta azken aldiko lanen 10 irudi [email protected] helbidera. Izena emateko azken eguna: uztailak 20 / Ordutegia: 09:30 -13:30 / 15:00- 19:00/. Partaideak: gehienez 12 . Parte-hartzaileen hautaketa ikastaroko koordinatzaileak egingo du. Adierazi zuen ingelesa maila
Koordinazioa: Gabriela Muñagorri . Irakasle gonbidatuak: Zöe Taylor, Gabriela Muñagorri. Diseinatzaile gonbidatuak: Nora Izagirre, Luis Manteiga
Uztailaren 25etik 30era
Informazio gehiago hemen