EUSKADI LITERATURA SARIAK 2017

EUSKADI LITERATURA SARIAK 2017

Mikel Valverdek (Gazteiz, 1966) Javier Ruiz Taboada ‘Versos de deporte lanagatik aurtengo ilustrazio saria irabazi du.

Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Teknika Grafikoen espezialitatean. Octopus eta La Luna de Madrid argitalpenen laguntzaile izan zen, eta 1985ean Tebeos Kopón taldea sortu zuen. Urte horretan bertan Vitoria-Gasteiz, los felices 85 obran parte hartu zuen, eta hurrengo urtean Gaztela eta Leongo Komikiaren III. Erakusketako lehen saria lortu zuen.

Haur eta Gazte Literaturako bere ilustratzaile-lana 1995ean hasi zen, eta harrezkero ez da geldi egon. Sektoreko argitaletxe espainiar hoberenekin argitaratu du, eta bere lana nabarmena da hainbat bildumatan ospe handiko egileekin batera, hala nola Bernardo Atxaga edo Luisa Villar Liébana. Alderdi profesional horrekin batera, komikiak sortu eta agendak, gidak, diskoen azalak, liburuxkak eta kartelak diseinatzen ditu. 2005ean, Ilustrazioko Nazioarteko Fundación SM Saria lortu zuen, Paula en Nueva York obrarekin

Donostiako Tabakalerako Ubik liburutegian izandako prentsaurrekoan, lau kategorietako irabazleak ere izan dira, eta saria eskertu dute. Azaroaren 13an, Bilboko Azkuna Zentroan, banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura Sariak beren zazpi modalitateetan. Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta 4.000 euro gehiago jasoko ditu liburua beste hizkuntza batean argitaratuz gero.

Share Button