GUADALAJARAKO (MEXIKO) NAZIOARTEKO LIBURU AZOKAN antolatuko den ilustrazio foroan (FILUSTRA) PARTE HARTZEKO DEIALDIA
Euskal Irudigileak elkarteko BAZKIDEENTZAT BAKARRIK
Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokako profesionalen koordinatzaile Rubén Padillak Bolognako Azokan eginiko batzar batean proposatu zigun Euskadiko talentua Guadalajarara eramatea. Guk, gure aldetik, proposatu genion deialdi hau plazaratzea, elkarteko bazkideek aukera izan dezaten FILUSTRA azokarako hautagaitzak aurkezteko tailer edo hitzaldiekin, Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokan egin genuen bezala. Miriam Camerosek hainbat proposamen aurkeztu zituen Buenos Aireseko azokarako eta, aukeratua izaki, Argentinako azokan parte hartu zuen joan den apirilean.
Azoka GUADALAJARAn (JALISCO) izango da azaroaren 30etik abenduaren 8ra.
Deialdi honen bidez aukera ematen dizuegu zuen lana Rubéni helarazteko, ez baitago plaza kopuru zehatzik. Hori bai, Mexikora doazenek Euskadin erroldatuta egon behar dute edo bestela euskarazko argitalpenekin lan egin, bidaia Etxepare Institutuak kudeatzen duelako agente literarioentzat dituen poltsen bitartez. Hala, hitzaldi edo tailerren bat prestatuta dutenek eta Mexikora joan nahi dutenek beren proposamenak bidal diezazkigukete txosten txiki batekin:
TAILER PROPOSAMENA: jardueraren laburpen txiki bat eta tailerraren argazkiak, lehendik eginda dagoela erakusteko. Tailerraren fitxa teknikoa (iraupena: 5 ordu inguru), parte-hartzaile kopurua (10-30 bitartean), materialak eta kostuak, premia teknikoak (proiektorea, mahaiak, aulkiak, e.a.).
HITZALDI PROPOSAMENA: hitzaldiaren laburpen txiki bat. Ilustrazioari edo liburuei buruzkoa izan behar du. Egiaztatu behar da hizlariak ezagutzen duela gaia edo antzeko hitzaldiak eman izan dituela. Beraz, bidali atxikita hori frogatzeko agiriak (gaiari buruzko azterlanak, lehenago egindako lanak) eta biografia labur bat.
CV VITAEa: bidali atxikita CVa, duela gutxiko argazki batekin eta zuen webguneko edo sare sozialetako helbidearekin, ikus dezaten zuen lana. Adierazi curriculumean zuen datu fiskalak, NANa, izen osoa, helbide fiskala eta posta elektronikoko helbidea.
GARRANTZITSUA: alta hartuta egon behar duzue ekonomi jardueren zergan. Hala ez bada eta aukeratuak izan bazarete bidaiatzeko, galdetu Euskal Irudigileak elkartean nola fakturatu. Nazioarteko Liburu Azokak bere gain hartuko ditu egonaldi gastuak eta soldata (oraindik zehazteke). Eta ETXEPAREk agente literarioentzat ematen dituen mugikortasun-laguntzak eskatu beharko dituzue bidaia gastuak ordaintzeko. Horregatik, garrantzitsua da egunean egotea zerga betebeharretan eta alta hartuta egotea EJZn.
DEIALDIA: Bidali txostena eta CVa posta elektronikoz, mezuaren gaian adieraziz “TAILERRA” edo “HITZALDIA” edo “TAILERRA+HITZALDIA” + izena + FILGUADALAJARA Bidali MAIATZAren 22a baino lehen [email protected] helbidera
Artxiboak bidaltzeko: ez bidali artxibo astunik posta elektronikoz.
ANIMATU DENOK!