EUSKAL IRUDIGILEAK ELKARTEAREN 2023KO BEKAK – DEIALDIA ZABALIK. Raúl GURIDI

25/05/2023 EUSKAL IRUDIGILEAK ELKARTEAREN 2023KO BEKAK – DEIALDIA ZABALIK. Raúl GURIDI

Urtero bezala, Euskal Irudigileen elkarteak bere bekak plazaratzen ditu. 10 bekadun plaza irekiko ditugu, eta hautatutako ikasle bakoitzak 120€ gordineko gastu-poltsa jasoko du Euskal Irudigileen aldetik.
BEKETAN parte hartu nahi baduzu, ez da beharrezkoa Euskal Irudigileak elkarteko bazkide izatea.

Bidali maiatzaren 15eko 23:59ak baino lehen [email protected] helbidera oinarrietan eskatzen diren dokumentuak.

19an, bekadunen zerrenda argitaratuko dugu gure euskalirudigileak.com webgunean, eta posta elektronikoz jarriko gara harremanetan hautatuekin. Bekek bekaren onarpena berretsi beharko diguten eguna. Aurten, Batzar Orokorrean erabaki bezala, Raúl Nieto GURIDI izango dugu gurekin.


Egunak: 2023ko Maiatzaren 25 osteguna eta 26 ostirala
Lekua: BilbaoArte Fundazioa. Urazurrutia Kalea, 32, Bilbao, Bizkaia
Ordutegia: ostegunean 10:00 -13:30 / 15:30 – 18:30. Ostiralean 9:30 -13:00 / 16:00-18:30

Hitzaldi irekia: ostegunean, maiatzak 25, arratsaldeko 19:00etatik 20:30etara.


Erantzi jertsea. Tailer esperimentala Guridirekin. 

Ezin gara bereizi garen horretatik, egiten dugunak definitzen gaitu. Saiatzen gara  ezkutatzen izan behar genukeenaz daukagun irudiarekin bat ez datorren guztia,  eta ez dugu lantzen egia, benetan gurea den hori.
Tailer honetan azalera aterako dugu egia eta ikasiko dugu definitzen geure hizkera propioa, geure nortasuna; geure prozesu bakoitzaren bilaketa jorratzeko tailerra izango da, eta egingo ditugun aurkikuntzak lagungarri gertatuko zaizkigu etorkizuneko proiektuetan. Jertsea eranzteko tailer bat, labur esanda.Geure hastapenak aztertuko ditugu, gakoak bilatuko ditugu geure biografian, prozesu eta teknikak partekatuko ditugu eta konponbideak planteatuko ditugu hasita edo hasteko ditugun proiektuetarako.
Espazio zinematografikoa landuko dugu, kanpoko tresnak erabiliko ditugu geure gurua akuilatzeko, eta irudiarekin zein testuarekin zerikusia duten alderdi guztiak aztertuko ditugu.

Hautagaiek portfolio bat  aurkeztu behar dute (nahikoa dira 5 irudi), eta idatzizko justifikazio bat non azalduko duten euren prozesua, motibazioak eta ilustrazio munduan dituzten igurikipenak. Idatziz kontatu beharko dute zergatik interesatzen zaien tailer hau.

Ekarri beharreko materiala: eurentzat garrantzitsuak diren bi objektu pertsonal, txikitako argazki bat, zirraragarria iruditu zaien liburu bat eta lanean erabiltzen duten materiala.

OINARRIAK
ERANTSIA1
ERANTSIA2

Ikaslearen profila:
Proiektu berrietan murgildu nahi duten edo proiektu zaharrak berreskuratu eta ikuspegi berri bat emateko gogoa duten ilustratzaileak. Bilduma ilustratuen arloan eta, oro har, mundu editorialean, irudiaren bidez forma narratibo berri bat aurkitu nahi duten sortzaileak.

Share Button