EUSKAL IRUDIGILEAK ELKARTEAREN 2024KO BEKAK – DEIALDIA ZABALIK. SERGIO GARCÍA

10/06/2024 Screenshot

Urtero bezala, Euskal Irudigileak 10 beka plazaratuko ditu eta hautatutako ikasle bakoitzak 120€ gordineko gastu-poltsa jasoko du elkartearen aldetik.BEKETAN parte hartu nahi baduzu, ez da beharrezkoa Euskal Irudigileak elkarteko bazkide izatea.

Oinarrienta eskatzen diren dokumentuak bidali mesedez, Maiatzak 27aren 23:59ak baino lehen [email protected] helbidera.

Ekainaren 3an, bekadunen zerrenda argitaratuko dugu gure euskalirudigileak.com webgunean. Hoorez gain, posta elektronikoz jarriko gara harremanetan hautatuekin beken onarpena berretsi beharko dutelako. Aurten, Batzar Orokorrean erabaki bezala, Sergio García Sánchez izango dugu gurekin.


Egunak: 2024ko Ekainaren 10 astelehena eta 11 asteartea.
Lekua: BilbaoArte Fundazioa. Urazurrutia Kalea, 32, Bilbao, Bizkaia
Ordutegia: ostegunean 10:00 -13:30 / 15:30 – 18:30. Ostiralean 9:30 -13:00 / 16:00-18:30
Hitzaldi irekia: SERGIO GARCÍA SÁNCHEZk LOLA MORALekin hitzaldia, ekainak 11a, arratsaldeko 19:00etatik 20:30etara.


KOMIKI ESPERIMENTALA ETA NARRAZIO MULTILINEALA

Tailer honen helburua parte-hartzaileari komiki-narratibaren gakoetarako sarrera bat eskaintzea da, ikastaroan zehar hainbat istoriotxo estilo koherente eta profesionalarekin eginez. Komiki esperimentalaren sorkuntzarekin lotutako kontzeptuak aurkeztuko dira: narrazio multilineala, edizio formatu alternatiboak, istorioen edukiontziak, irudiaren eta testuaren arteko harreman berriak… Batez ere praktikoa izango da, prestakuntza teorikoa oinarri hartuta ariketak egitean oinarritua. Teknika tradizionalei zein digitalei buruzko ezagutzak emango zaizkio parte-hartzaileari.

Tresnak

Lan praktikoa dinamizatzaileak emandako paperezko erretikula baten gainean egingo da, eta, ondoren, materiala eskaneatuko da, azken muntaketa bat egiteko.

OINARRIAK
ERANTSIA

Sergio García Sánchez (Guadix, Espainia. 1967) Arte Ederrak ikasi zituen Granadako Unibertsitatean, eta gaur egun Unibertsitateko katedradun gisa irakasten du. Artista, komikigilea eta ilustratzailea da.

Dënoel, Norma Editorial, Dupuis, Toon Books, Fantagraphics, Dargaud, Delcourt, Glénat, Dibbuks, Actes Sud, The New Yorker, The New York Times, El País Semanal, El País Babelia eta Grupo Correo taldeentzat lan egin du, besteak beste. Haren lanak Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala jaso zuen 2022an.

Share Button