2022 BOLONIA. Bologna Children´s Book fair. 59th edition 21-24 March 2022

2022 BOLONIA. Bologna Children´s Book fair. 59th edition 21-24 March 2022

Bologna Children ‘s Book Fair 2022ko Haur eta Gazte Liburu Azoka martxoaren 21etik 24ra izango da. Lehen aldiz, Euskal Irudigileek Basque Books stand-a partekatuko dugu Euskal Herriko Editoreen Elkartearekin eta Euskal Editoreen Elkartearekin batera.

Scuderiako espazioan ere izango gara, Boloniako hirigune historikoan dagoen jauregi honetan erakusketa-gune bat utzi digute. Bertan, beste egile batzuentzat, eragileentzat eta argitaletxeentzat erakargarri izango diren jarduerak programatuko ditugu.

2022ko Ilustratzaileen katalogoak Ilustratzaileen 56. erakusketan hautatutako 78 artisten ilustrazioak biltzen ditu. 2022ko azala Elena Odriozola gure bazkideak egin du, 2021eko BIB Sari Nagusiaren irabazleak. Ilustratzaileen katalogoa Corraini argitaletxeak argitaratu du, italieraz eta ingelesez. Japonieraz ere argitaratzen da JBBY – Japanese Board on Books for Young People, Korean CCOC eta Txinan Dandelion Picture Book House.

Share Button