2023 Nafarroako Komiki Azokaren XVI.en edizioa

2023 Nafarroako Komiki Azokaren XVI.en edizioa

Aurten ere, Euskal Irudigileak Nafarroako Komiki Azokarekin elkarlanean ariko da, AZALAK erakusketarekin.
Azal edo portada adierazgarrienetako batzuen bidez euskal eta nafar komikiaren historia azaltzen da erakusketan. Civivox Kondestableko Aretoan ikusgai izango da azoka amaitu arte.Kale Nagusia 2, Iruñea/ Astelehenetik igandera, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 21:00etara (3 eta 10 igandeetan, itxita)

Bihar, irailak 12, 18: 00etan, Kike Infame eta Mikel Begoña komisarioek bisita gidatua eskainiko dute.

19: 30etan mahai-ingurua izango da euskaraz, parte hartuko duten argitaletxeekin, Euskal Irudigileak moderatua.

Kartela Nadia Hafidek
Share Button