Elena Odriozolak, Ilustrazio Sari Nazionala 2015

© Dani Blanco, Argia

Elena Odriozolak irabazi du 2015eko Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala. “Bere ildo berezko eta koherenteari jarraituta berritzeko izan duen gaitasunagatik eta haren lanaren ahalmen narratiboagatik” hautatu du epaimahaiak Odriozola. Saria Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Minsterioak esleitzen du liburu eta hitzen eremuan irudigile batek egindako lana kontsideratu eta bereizteko helburuarekin.

Elkartetik gure bazkide eta zuzendaritza batzordeko kidea den Elenak zoriondu nahi dugu. Zorionak Elena!!

 

Share Button