Euskal Irudigileak-Euskadiko Irudigileen Elkarte Profesionalak aurten ere antolatzen du ekitaldi hau. Hitzordua ostiralean izango da, azaroaren 11n, BilbaoArte zentroan.
Ostiral goizean, 09:00etatik 13:00etara bitartean, Londresko Central Illustration Agency-ko Tess Redburn-ek portafolioak berrikusiko ditu (aurrez hitzordua eskatuta). Arratsaldean, bederatzigarren edizio honetan gonbidatu izango ditugu baita ere Manuel Marsol, David de las Heras eta Iker Ayestaran.
GOIZEZ
09:00-13:00
Londresko Central Illustration Agency (CIA) ilustratzaile agentziako Senior Agent den Tess Redburn-ek 22 portafolioren berrikuspen pertsonalizatua egingo du. Hautatuek aukera izango dute beren lana agente horri erakusteko eta elkarrekin komentatzeko. Mesedez, bazkideok eguneratu itzazue galeriako argazkiak.
Eskariak aurkezteko epea urriaren 30eko 12:00etan bukatuko da. Ebazpena azaroaren 4an jakinaraziko da eta jendaurrean jarriko da Elkartearen web orrian: www.euskalirudigileak.com.
ARRATSALDEZ
17:00-19:00
Mahai-ingurua: Ilustratzaileak lanean atzerrian eta atzerrirako.
Elisabeth Casillas (Cactus) izango da moderatzailea, eta hizlariak, berriz, Manuel Marsol, David de las Heras eta Iker Ayestaran ilustratzaileak.
Ordu erdiko atsedena
19:30-20:20
CIA Ilustratzaile Agentziako Tess Redburn-en aurkezpena.
CIA sorkuntza agentzia bat da, East Londongo Shoreditch auzoan kokatua, joan den 30 urtean ari dena nazioarteko ilustratzaile eta animatzaile ezagunenen ordezkari lana egiten. Publizitate, animazio eta argitalpen proiektuak egiten dituzte. CIAk nazioarteko 90etik gora ilustratzailerekin lan egiten du, euren artean sir Peter Blake, Milky Tea, Le Gun eta Lynnie Zuluren mailako batzuk. Tess Redburnek lau urte eman zituen Puck Collective taldean, eta Bristolgo Livity Sound disko-etxeko diseinu arduraduna da.
20:20-21:00
Galdera-eskariak