Euskaraz egingo den jarduera berri bat dakargu elkartera: ETA BIOK, bi irudigileren arteko elkarrizketa. Aurrez aurreko elkarrizketa honetan beraien ibilbideak, prozesuak eta marrazkia eta bizitza ulertzeko moduak partekatzeko aukera izango dute. Gainera, bi ilustratzaileetako batek bere estudioko ateak irekiko dizkigu, horrela bere tresnak eta egunerokotasuna ezagutzera gonbidatuz.
Jarduera berri hau, María Altuna eta Asier Iturralde “Gastón”-ekin hasiko da, bigarren honen lantokian, Studio Gastón-en (Iturriza, 13. Bilbao) datorren maiatzaren 23an, 19:00etan izango da.